English || Castellano || Euskara

Aurkezpena

Pertsona Ezinduen Laguntzarako eta Irisgarritasunerako Teknologiei buruzko Nazioarteko I. Biltzarra. Tecnaliak antolatutako Biltzar honen asmoa da sektore horretako nazioarteko adituek beren esperientziak trukatu ahal izatea, beste herrialdeen jardunbide egokiekin ikastearren.

2000. urtean, Europar Batasuneko biztanleriaren %16 65 urtetik gorakoa izan da, eta 2050. urtean espero da kopuru hori %30ekoa izatea; gainera , 80 urtetik gorakoak biztanle guztien %11 izatera iritsiko lirateke. Kopuru horiek ikusita eta jakinik adineko pertsonengan ezintasun-egoerak biderkatzen direla neuroendekapena, artikulazioa, entzumena, hipertentsioa, ikusmena, e.a. bezalako egoerekin loturiko osasun-arazoak direla-eta, esan daiteke gizartean zahartze aktiboa izaten lagunduko dieten zerbitzu eta produktuak behar dituen merkatu berria sortzen ari dela.

65 urtetik gorako pertsona ezindu horiez gain, badira 65 urtetik beherako pertsona ezinduak, bestelako zerbitzu eta produktu motak behar dituztenak. Beraz, bi taldeen artean izugarri gehitzen ari den sektore emergente garrantzitsua identifikatu da, eta sektore horri aukera handiko etorkizuna iragartzen zaio.

Europar Batasuna: Biztanleen zahartzea da Europar Batasuneko herrialde guztiek aurrean duten erronka garrantzitsuenetariko bat. Horrela, azpimarratu behar da teknologia berriak gehiago erabiltzearekin osasun-gastuen kontrola errazago egin daitekeela eta adinekoen ongizatea eta parte-hartze aktiboa hobe daitezkeela; aldi berean, lehiakortasuna gehituko litzateke, hazkunderako eta enplegurako gainbegiratutako Lisboako Estrategia jarraiki.