Hitzaldiak
Hizlarien % 60 nazioartekoak izango dira, eta bi egunetan jardungo dute:
- abenduak 10: minusbaliotasuna duten erabiltzaileen eta adinekoen teknologia-eskaera, baita autonomiaz bizitzeko ohitura egokiak ere, nazioarteko ereduetan oinarritutakoak.
- abenduak 11: Erabiltzaileen eskaerei erantzuna ematen dieten teknologia-produktuen eta -joeren eskaintza; baita enpresa-sektore horren egoera zein den eta sektore hori garatzea mugatzen duten oztopoak zein diren ezagutzea ere.
Foileto descarga ezazu (PDF):
AbleTech’08 Foiletoa
|
Abenduak 10 – ESKAERA
(Erabiltzaileak eta Administrazio Publikoa) |
|
|---|---|
| 9:00 | Harrera / Akreditazioa |
| 9:30 | Hasiera-ekitaldia
|
| 10:15 | Irekiera-hitzaldia
|
| 11:00 | Atsedena / Kafea Laguntza-produktuen erakusketara bisita |
| 11:30 | 1. saioa: Bizimodu independentea etxean Nazioarteko ohitura egokien adibideen aurkezpena; ohitura horiei esker, teknologiaren laguntzarekin, etxean ahalik eta denbora gehien egotea lortzen da. Eremu horretako erreferentziazko administrazio publikoek eta erakundeek parte hartuko dute.
|
| 13:30 | Bazkaria |
| 15:00 | 2. saioa: Etxetik kanpoko jarduerak Nazioarteko hainbat erakundek azalduko dute nola mendekotasunen bat duten pertsonek oztopoak gaindi ditzaketen teknologiaren bidez, lanean, ikasten edo denbora librea erabiltzen hasteko.
|
| 17:00 | Atsedena Laguntza-produktuen erakusketara bisita. |
| 17:15 | 3. saioa: Egun bat… beste baten bizitzan …minusbaliatu eta adineko anonimoek eguneroko bizipenak kontatuko dituzte. Egunerokoan aurkitzen dituzten oztopoak eta teknologiak eskaintzen dizkien eta behar dituzten laguntzak identifikatuko dituzte.
|
| 19:30 | Dantza ikuskizuna: BARRERAS |
| 20:00 | Koktela |
|
Abenduak 11 – ESKAINTZA
(Ikerketa-enpresak eta -zentroak) |
|
| 9:00 | 4. saioa: Segurtasuna eta autonomia etxean Enpresek eta ikerketa-zentroek beren produktu berritzaileenak aurkeztuko dituzte, eta, orobat, etxeko autonomiaren eremuan sortzen ari diren joerak. Arreta berezia eskainiko diete telelaguntzari eta bideolaguntzari.
|
| 11:00 | Atsedena / Kafea Laguntza-produktuen erakusketara bisita |
| 11:30 | 5. saioa: Zahartze aktiboa Adineko pertsonei gizartean zeregin aktiboa izaten laguntzen dieten eta, ondorioz, gizarteko partaide direla sentiarazten dieten produktuak, zerbitzuak eta ikerketa-proiektuen aurkezpena. Enpresek talde hori identifikatu dute jada berariazko produktuen eta zerbitzuen hartzaile gisa, garrantzi handia hartzen ari baita.
|
| 13:30 | Bazkaria |
| 15:00 | 6. saioa: Irisgarritasuna elektronika-gailuen bidez Teknologiari esker, minusbaliotasunen bat duten pertsonak beren ingurunera irits daitezke; komunikazioa, orientazioa, informazioa, elkarrekintza eta beharrezko duten beste edozer jarduera errazten diete. Saio honetan, merkataritza-produktuak eta ikerketa-joerak aurkeztuko dira.
|
| 17:00 | Atsedena |
| 17:15 | 7. saioa: Laguntza-teknologien industria nazioarteko eremuan Europako Batzordeak 2008an egindako ikerketaren ondorioen aurkezpena. Ikerketa horretan aztertu zen Europako industriaren egungo egoera informazio-teknologiekin lotutako laguntza-teknologien arloan. Europako enpresen esperientzien aurkezpena, laguntza-teknologien sektoreari ekiteko, eta horiek hautematen dituzten aukerak, beharrak eta oztopoak identifikatzea.
|
| 19:15 | Hitzaldia
|
| 19:30 | Itxiera-ekitaldia
|
| 19:45 | Itxiera-koktela |

