English || Castellano || Euskara

Workshop-ak

Tailerretan sartzeko, ez da beharrezkoa ableTech’08 biltzarrean izena ematea

 

ERGOHOBE Tailerra

Workshoparen koordinatzailea: Lantegi Batuak
Data: 2008ko abenduaren 11
Ordutegia: 9:30 a 13:30

Harremanetarako: Leire Ansorena (Tel: 944 53 59 99)

ERGOHOBE esperientziaren bitartez, “laguntza teknologia” desberdinetatik ibilbide bat egingo dugu, urritasuna duten pertsonentzako lanpostuak egokitzeko asmoz. Ergonomia, irisgarritasuna eta guztiontzako diseinuan oinarrituta dauden lan tresna eta kontzeptuen aplikazio praktikoak erakutsiko ditugu. Hau guztia lortzeko Lantegi Batuak-eko “Gizarte eta lan garapen programara Egokitutako Teknologia Zentroaren” web gunea erabiliko delarik.

 

Laguntzako robotak eta etxe adimendunak. Nola aurreikus daiteke bi inguruneren integrazio moldakorra? Lagundutako ingurune-adimenaren inguruko workshopa, robotikaren laguntzarekin hobetua

Workshoparen koordinatzailea:
Atta Badii (atta.badii@rdg.ac.uk)
Carmen Pastor (carmenp@robotiker.es)
Daniel Thiemert (d.thiemert@reading.ac.uk)
Leire Zarate (lzarate@robotiker.es)
Data: 2008ko abenduaren 11
Ordutegia: 9.00–16.30

Harremanetarako: Carmen Pastor (carmenp@robotiker.es - Tel: 94 600 22 66)

Workshop honen helburua da robotika kognitiboan eta ingurune-adimenean parte hartzen duten Europako beste proiektu batzuen esperientzia partekatzea, eta teknologia horietan I+G+B-an diharduten partzuergoetako bazkideen artean lankidetza estua garatzea. Helburu horrekin, workshop honek Europako Batzordeak finantzatutako proiektuetan, Lagundutako bizitza independentea-ren (AAL) eta Robotika kognitiboa-ren esparruetan (6. zein 7. programa-esparrukoak), parte hartzen duten Europako erakunde guztiak parte hartzera gonbidatu nahi ditu. Helburua da parte-hartzaile guztiei onura ekarriko dieten ideiak trukatzea.

Workshop hau CompanionAble proiektuaren ekimena da (www.companionable.net); proiektu hori Europako Batzordeak finantzatu du zati batean, 7. programa-esparruaren barruan (216487 zenbakiko kontratua).

Workshop honetan parte hartzea doakoa da. Parte hartzeko interesa baduzu, arren, adieraz iezaiezu mezu baten bidez workshop-eko koordinatzaileei.