Bilbao Exhibition Centre
Bilbao Exhibition Centre, BEC, topaketa, truke eta komunikazio gune bat da. Esparru bat pertsona bakoitzak bere negozio edota enpresarako konponbide egokiena ikusi, aztertu, parekatu, frogatu eta aurkitzeko.

BEC erakusketari, bisitari eta pertsona guztientzat ahalik eta artapen onena eskaintzeko diseinatutako ekimen bat da, azoka-esparru moderno, eroso eta funtzionalaren bidez adierazitakoa. Eremu, arlo eta alde desberdinak (BIZKAIA ARENA, BEC BILTZARRAK,…) dauzka, eta bertan pertsona bakoitzak behar dituen zerbitzu guztiak eskura ditzake.
Bilbao Exhibition Centre, azoka-esparru bat baino gehiago bada. Bere konfigurazioak edozein gertakizun antolatzeko formatu ugari eskaintzen ditu.

Bilbao Exhibition Centre, BEC, pertsonak, ideak, eragile ekonomikoak eta enpresak elkarrekin bilduko dituen espazioa da. Elkarrekin bildu eta harremanetan jartzeko topagunea, non teknologiak eta berrikuntzak negozio-aukera berriak sorrarazteko diharduten. Ekonomian, gizarte-gaietan eta kulturan garapena bultzatzen duen eragile indartsua, mundu osoko negozio-zentrorik nagusienetakoa bilakatzeko joeraz sortu dena.

Baina, BEC azoka-barrutiaren kontzeptu berri bat ere bada, eta bertan izango dituzte erakusketariek zein bisitariek komunikazio-kanal gehiago eta hobeak eskueran. gainera, beti izango duzu zeure esanetara Merkataritza Kudeatzaile Pertsonal bat, edozein premia betetzen edo egin behar dituzun tramiteetan lagunduko dizuna. Azken finean, etengabe bilakatzen den gunea, urte osoan irekia, pertsona bakoitza protagonista egiten duen lekua. Guztia posible den lekua.
Informazio gehiago: Bilbao Exhibition Centre

